100 bat etxaltek ez düe nihur ere jarraikitzeko

55 urte beno haboro düen 100 bat laborari badira, segidarik ez duena orano atzaman.

100 bat etxaltek ez düe nihur ere jarraikitzeko
Arrokigako etxalte bat. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2024/10/07 16:15

Horrentako, hainbat alkarteek eseiatzen düe transmisione lan horren aisatzen. Horietan Trebatu edo ere Euskal herriko laborantxa kanbera badira.

Familiatik kanpo norbait atzaman behar delarik, 5 urte erretreta beno lehen, lehen ürratsen egitera aholkatürik da. Erran behar da 3 etapa desbardin identifikatürik dira. Erretreta joailearentako lehen etapa prestakuntza da, pentsatzera, xehetarzünak biltzera, familian aipatzera. Bigarrenik txerkatze eta errekontratze fase bat. Eta hirugarren bat negoziazione eta projet berriaren plantan ezartea.

Aste hontan hau aurkezturik izan da arrokigako etxalte batetan. Erretretala sartzekoan ez beitzüan arrahartzailerik, norbait atzaman dü, eta audela ez hürrün bere aüzoa beita orai hor ari. Ez da beti hain aisa agitzen aldiz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu