Udako sasua gero eta berantago hasten da eta herritarren eros ahalmena apaltü dela sentitü düe espartin egile eta saltzaleek. Nahiz eta agorrila ta iraila honak izan, Don Quichosse enpresan halere %10eko galtze bat pairatü düe.
Nahiz eta hego haizeak goxotarzüna ekarri, espartinen sasua ürrentürik dügü. Sasua gero eta berantago hasten da eta herritarren eros ahalmena apaltü dela senditü düe espartin egile/saltzaileek. Nahiz eta agorrila ta iraila honak izan, Don Quichosse enpresan halere %10eko galtze bat pairatü düe.
Azpimarratzekoa da aurten espartinen ber ekeiekin zaküak baita zorroak egin dütüela, bai haur baita gehitüendako.
Don Quichosse enpresan 5 langile badira ekoizpenean, saltzaile edo komertzial bat baita 12 beren etxetik espartin egiten ari direnak. Urtean orotara 25.000ko bat espartin pare ekoizten dütüe Euskal Herri, Frantzia eta Japonian saltzen dütüenak.
