Ürrieta ondarrean lehen etxegabetze agintüak heltü dira Espeize eta Omizeko 26 etxetarat.
Etxegabetze agitüa errezebitü düen jabeen artean hamabostek haütüa egin badüe haien lür erremüen üztea departamentüari, beste hamekek helegitea pausatzea deliberatü düe Voix de la Soule alkartearen süstengüarekin.
Alkarteak bere kexüa jakinarazi dü afitxa kanpaina baten bidez. Igan bedatseko herriko hauteskundeen ondorioz Espeize et Bildoze-Omizeko herriko etxeak bidearen kontre agertü dira, beste herritar andana baten gisan (departamentüko azken inkestan agertü den bezala).