Pays Basque au Coeur alkarteak ezinagoko urte hon bat egin dü 2024an Xiberoan.
Pays Basque au coeur izeneko alkartea, barnekaldeko komertsioen federazionea da eta urte ezinago hon bat egin dü 2024an. Alkartearen lana 2 partetan beresten da:
Opari kartak, baliagarri dira barnekaldeko komertsio ezbardineetan. Iragan urtean Xiberoan 50 000 euro haboro baliatürik izan dira leküko komertsioetan karta horier esker.
Lürraldearen animazionea, proposatürik dena alkarte ezbardineen partaidetzarekin, helbürüa izatez formakuntza ezbardinen proposatzea komertsanteer. Bi arlo horien joanarazteko 3 langile badira eta 2025 urtearentako beste bat txerkatü nahi lükee. Pays Basque au coeur alkarteak beste xede bat barnatüko dütü kültür kartak proposatü nahi beitütüe Euskal kültür güne ezbardinekin.