15 urte pekoer debekatürik : TikTok-ren eztabada

Gazteak geroago eta goizago plantatzen dira sare sozialetan eta horrek arrenkürak sortü dütü politikarier.

15 urte pekoer debekatürik : TikTok-ren eztabada
TikTok sare sozialaren ondorioak. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/09/24 09:35

TikTok sare sozialaz inkerketa bat eginik izan da, eta eztabada bat sorrarazi dü Asanblada nazionalean :  osagarri mentalaren arrisküak eta lege zorrotzen ezartea aipatürik izan dira.

E-enfance alkarteak egin düan inkesta baten aubera, lizeoko ikasleen %96k sare sozialak erabilten dütü, eta 6 eta 8 urte arteko haurren %65ak.

Adikzionen erortea izigarri zale agitzen ahal da, TikTok-en algorritmoa horrentako pentsatürik izan beita. Sare sozial horren baliatze azkarrak handitzen dü : depresibotarzüna, antsia eta konfientsa mentsa.

Xehetarzünak Ihintza Malharin, ikelariarekin :

Interesgarri izanen zaizu