15 urtetan etxetik joanik, Amed gaztea xiberoan instalatü da

Gineatik partitü zen nerabe, urte oso bat igaran dü Europala heltzeko. Lanpedusa, Italiako ühartetik, Pauera heltü da, eta Donapaleüla, Maulera jin beno lehen.

15 urtetan etxetik joanik, Amed gaztea xiberoan instalatü da
Amed Keita Mauleko ühaitz bazterrean. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/01/21 07:04

Don Bosco Maulen den alkarteak lagüntü dü heben akomodatzen eta integratzen eta geroztik lanbide bat edirein du obra püblikoetan. Don Bosco-k kanpotik horra diren eta bakarrik diren adingabekoetaz axolatzen da eta adibide ederrak badira.
Europalat jitea lanjeros eta traumatisagarri da, nahiz eta gazte izan, bizipen andana bat üken dütü honarat jiteko. Libia, Mediteraneoaren trabeskatzea, Italiako batzarria, administrazione arrenkürak, eta besterik aipatu deizku Amed Keita gazteak.

 

 

Interesgarri izanen zaizu