Normande eta Montbeliarde arrazako behiak dütü Irabarneko etxaltean, Erramun Etxekopar eta Madouce Araguas-en GAEC-ak.
Irabarneko herriaren zentroan kokatürik 2013tik GAEC maneran arrahartü dü etxaltea Erramun Etxekoparrek Madouce Aragouas bere amarekilan.
Eznearen %75a eznetegier saltzen badüe, arresta xüxenka edo ere gazna egiteko erabilten düe.
Prim' Holstein behiak baldin bazütüen lehen badü urte zonbait orai kanbiatü dütüela.
21 hektara dütüe, horietarik 3 erabilten dütüe artoaren egiteko, 15 hektarra xoho eta arresta iraztorrak direlarik.
Xüxenka Mauleko saltegiko 11 ekoizletarik bata da eta aste hontan bere ekoizpenak txestatzen ahal dira. Ostirale hontan, martxoaren 6an, 18 orenetan bere ezagützaren egiteko parada badate Mauleko saltegian.