Xiberotarrak lasterkarien alkarteak bi tandaren sortzea deliberatü dü azken biltzar nausian. Ikustez zonbait lehiaketentako eta beren heinen gaintitzeko nahiarekin direla eta beste zonbait ez, bakotxak bere plazerra hartüko dü trebaketetan.
Bi talde sortü dütüe Xiberotarrak lasterkarien alkartean. Biltzar nausia iragan berririk 76 lizentziadünekin aitzina jarraikitzen dü taldeak bena helbürü ezbardinekin.
Oroer plazer egitea beita xedea baita bakotxa goxoan senditzea, bi trebaketa mota eskeintzen dütüe oraitik goiti. Halanola erritmo gaitzago edota lasaiago batetan. Zonbait lehiaketa eta beren bürüa gaintitü nahian ebilten badira, beste zonbait edo hasi berriak edo goxokiago lasterkatü nahi dira. Halere ez da berexketa handirik eginen salbü ariketen artean.
Bestalde elkaldi ezberdinak antolatü gei dütüe astebürüz saldoan lasterkatzera joaiteko.