(Xiberoa)

2 urte presontegi gibelapenarekin jazarpen morala ta sexüalarengatik

Apirilaren 30ean jakinen dügü Chaumesko sindikalista ohiaren kontreko kondena. Jazarpen morala eta sexüala leporatzen dioie 6 emaztek 2016 eta 2023 artean. Hortako kanporatürik izan zen Mauleko Chaumes gaznakagiatik.

2 urte presontegi gibelapenarekin jazarpen morala ta sexüalarengatik
Paueko auzitegi aitzinean, biktimen süstengazale elibat. JOANES ETXEBARRIA
Ximun Üthürralt
2026/03/30 22:47

Astelehen arrestitan 3 oren iraün dü epaiketak. Bildüma egin dügü :

2016 eta 2023 artean jazarpen morala eta sexüala leporatürik zeio 6 emazte gazteen partetik. 5 Mauleko Chaumes gaznakagiako lankideak zirenak, eta hortik kanporatürik izan ondotik, Iratiko Etxoletan üken düan beste lankide baten partetik. 6 emazteetarik 4 baizik ez ziren Paueko auzitegian. 4 etarik batek ez badü hitza hartü, beste batek ez dü kausitü bere lekükotarzunaren emaitea, hainbeste nigarrez eta gaxki beitzen.

Aküsatüak hitz ez egoki zonbait onartü badütü, jestoak oro ükatü dutu, izan üzkü ala bular honkitze baita pott 'ebaste' eta beste ere. Guri ere ez dü onartü arrapostü emaitea.

Biktimen abokatak 4.000 euroko kalte ordainak eta 800 euro abokatü fres baita salatzaileetaz ez hüilantzea galtegin dü. Proküradoreak bere aldetik 2 urte presontegi gibelapenarekin, biktimetarik ez hüilantzea eta Fichiers S dozierrean agertzea galtegin dü.

Deliberoa apirilaren 30ean jakinen dügü.

Jüstoki biktima bat gure mikroan elestatü nahi zen :

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu