20 bat pertsona ordezkatzen dira Organbidexkan txorien kontatzeko egün oroz

Uztaila erditsüan hasirik, urte oroz bezala 4 hilabetez egoiten dira txori migrazaleen zionearen zaintzeko.

20 bat pertsona ordezkatzen dira Organbidexkan txorien kontatzeko egün oroz
Txorietaz pasionatü zonbait 1979tik üda oroz horra dira txorien kontatzera Organbidexkala. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/08/13 15:57

LPO alkarteak (Txorien Babesteko Ligak) dü lan hori egiten azken urtetan eta horrentako 3 langile eta 20 bat lagüntzale badütüe ordezkatzen direnak. Noiztenka inpresionagarri ere izaten ahal da( adibidez momentuko 6026 milu beltz kontatü badütüe erdia 2 egünez baizik ez dira igaran).

Beste urteeri konparatzez aldiz hanitxez ere txori gütiago igaran dira momentüko. Ohitarazteko Milu Beltza adibidez Afrika Sahara beno hegoaldeago igaiten dü üda.

Beste migrazale zonbait berantago igitzen badira, markak oro hautse dütüe ez beitzütüen orai arte sekülan hainbeste kontatü hain goizik igaranik. Zigonia xuriak adibidez üztailaren 31an 447 jadanik kontatü zütüen. Lehen Busard des Roseaux bat ere bai ikusirik izan da uztailaren 19an üsüan seteme ürrentzean egiten düelarik hen bidajea. Uztailan orotara 9 kontatürik izan dira.

Üztailaren 15an hasirik eta azaroaren 15eala arte egon gei düe. Kurius oro hullantzen ahal da beti pasionatü zonbait beitirate han egünan kurtsean gauza erakasteko eta galtoeri ihardesteko.

Txomin Haure-placé LPO-ko langilea da han üda hontan

Interesgarri izanen zaizu