200 dantzariek zazpi jauziak dantza eman düe

7 probintzietako hiribürüetan antolatü dü Gure Eskuk : Zazpi jauziz herri bat izeneko ekimena. Xiberoan Aintzindaria alkarteak dü ardüra hartü eta arrakastatsüa izan da.

200 dantzariek zazpi jauziak dantza eman düe
200 pertsona beno haboro agertü dira Maule gaineko plazan. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/10/26 10:31

2013an sortürik, Gure esku dago izenarekin, herrian erabakitzeko eskübidearen aldeko aldarrikapena egiten dü alkarte honek. Üsü ekitaldi handietan ikurriña erraldoi zonbaiten ezarten ikusten dira, izan Korrikan, Frantziako Tour-an edo beste nazioarteko txapelketetan.

Maulen 200 dantzari beno haboro agertü dira deialdiari ihardesteko. Zazpi jauziak dantzaz gain, hebenko dantza eskolak eta dantzariak kumit izan dira beste ürrats zonbaiten emaiteko. Donajune Garazin, Baionan, Iruñan, Gasteizen, Donostin bena ere Bilbon egin düe ere milaka pertsonek parte hartu düe.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu