2000 urte beno haboro dütüen arrastoak atzaman dütüe Gaztelün

Ipar Eüskal Herrian 70 gotorlekü identifikatürik izan badira (17 Xiberoan). Horietarik 4 baizik ez dira partzialki miatürik izan : Kupe Baxe Nafarroan, Maidekorralea Altzain, Txorikantagia Idauzen eta berriki Gaztelü Altzürükün.

2000 urte beno haboro dütüen arrastoak atzaman dütüe Gaztelün
Gaztelü mendin atzaman diren zeramika puska zonbait. ARANZADI
Iulen Guiresse
2026/02/24 09:38

Harrizko gotorlekü bat, 400 zeramika puska, metala lantzeko mineralak eta bizitegi zonbaiten presentzia. Hala ze atzamanik izan den Altzürüküko Gaztelü gotorleküan egin ziren 2024eko indusketetan. 

Emaitzak aurkeztü dütüe Aranzadi arkeologo taldekoek igaran ostiralean. Datazione karbonikoari esker düala 2000 urte (bürdüin aroaren ürrentzean), jente bizi zela hor frogatü düe. Audela ez ziren isolatürik bizi zeren eta atzaman dütüen zeramika mota zonbait Iruña hegoaldeko berrak dira. Emaitzak oro publikatü gei dütüe ondoko astetan aldizkari zientifikoetan.

Beste indusketa zonbait egin gei dütüe 2027an.

Oihane Mendizabal, Santi Sansinena eta Mattin Aiestaran Aranzadiko kideak alkarrizketatü dütügü.
Mintzaldi osoaren entzüteko heben aldiz klikatzen ahal da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu