2021-tik inganio zentroa eüskaraz da Idauzen

5. urtea zen eüskarazko inganio günea proposatürik zela Idauzen xiberoko haurrentako.

2021-tik inganio zentroa eüskaraz da Idauzen
Idauzeko inganio zentroko haurrak eta animazaleak.
Iulen Guiresse
2026/08/10 15:53

Aspaldiko galtoari ihardetsi züan Eüskal Hirigüne alkargoak, beregain hartzez eüskarazko inganio güne baten eskaintzeko proposamena. Aurten batzarri egiteko kapazitatea goratü düe haboxienik 30 haur 6 urtetarik petik eta beste 24 haur hartzez. Hilabetean kurtsian, bi gei edo tema lantü dütüe haurrek eta animatzaileek. Asteazkenez jente güttiago agertü, bada frekentazione ejerra dü inganio güneak. Elkaldi zonbait egin dütüe ere, adibidez, handienak, Baionatik Labenne-ra joan dira bizikletaz. Agorrilan frantsesezko eskaintzak jarraikiko dü Sohüta eta Alozeko güneetan. Inganio günea, ezinago inportanta da lanean ari diren aitetamen lagüntzeko.

Aurtenko sasuaz bilan baten egiteko, Laurentx Uthurralt, antolazaleetako bataren elkarrizketatzera joan gira.

Interesgarri izanen zaizu