(Xiberoa)

2024an Barkoxe bizi alkarteak bere aktibitateak ondoko herrietara hedatü dütü

2024an Elkarbidea izeneko elkartea sortü zen Barkoxe, Arrokiga, Eskiula eta Ospitale peko herritaren jüntatzeko. Geroztik bi alkarteek boti animazione desberdinak proposatzen dütüe.

2024an Barkoxe bizi alkarteak bere aktibitateak ondoko herrietara hedatü dütü
Barkoxe biziko biltzar nausia. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/06/17 11:31

Haurrentako joküak, laborantxaren astebürüa, ipuin kontatzeak, musean txostakatzeko arrestialdian, ebilaldiak, historia konferentziak... animazione franko antolatü dütüe Barkoxe bizi eta Elkarbidea alkartekoek. Lagünzaleetaz gain, bi langile badütüe denbora erdiz.

Gainera Barkoxe Bizik eta Etxahun alkarteek xiberotar dantzaz egin interpretazio güneak arrakasta biltzen dü. Jakin berriki Eleketak lekükotarzünen behatzeko borna bat instalatü düala ondoko hilabeteentako.

Bilan oso positiboa ordin. Aurten alkartea pausan izanen da barkoxtarrek pastorala prestatzen beitüe bena indar berritürik arrajinen dira xede andana batekilan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu