Azken lau urteetan hirigintza planaren lantzen ari dira haütetsiak. Azken proposamena 36 herrietarik Mitikile, Garindaine eta Ligi-Athereik ez düe onartü. Halere ontsalaz urtarrila edo barantailan inkesta püblikoa abiatü behar lizate.
Hego Baxe Nafarroaren hirigintza planaren inkesta püblikoa astelehenean abiatü bada Xiberoan berantago date. Han 44 herrietako ordezkariek aho batez onartü düe 4 urtez lantü xedea, Xiberoan Mitikile, Garindaine eta Ligi-Athereik delibero edo hirigintza planaren kontre bozkatü düelarik.
Hori dela eta alkargoak deliberatü beharko düke ean nahiz eta 3 herrien ezadostarzuna üken, xedeak aitzina jarraiki behar düen ala ez. Aitzina jarraikitzea onartürik bada inkesta püblikoa urtarril eta barantailan abiatzen ahal lizate eta hor herritarrek beren oharren egiteko parada badükie.
Orhitaraz dezagün xedearen arabera dagün 10 urteetan 55 hektarea baizik ez lütükiela artifizializatzen ahalko, hau frantses estatüak inposatürik, eta horietarik 18 hektarea ekonomiari züzentürik dirate. Bestalde herri bakotxak gütienetik 10 etxeren eraikitzeko edo arraberritzeko manera üken behar lüke. Abentüan alkargoak deliberatüko dü ean hirigintza plana aitzinatzen ahal datekean ala ez.