30 mila euro partekatü dütüe komertxantek Ürrieta arrosari esker

XIBEROA ARROSEZ-en bostgerrena antolatüko dü Xberoko komertxanten batzordeak. 30 mila euro bildü dütüe orotarat eta sos ekarpen hori partez MIRALUZ alkarteari emaiten da.

30 mila euro partekatü dütüe komertxantek Ürrieta arrosari esker
Ürrieta arrosaren lagüntzale taldea
Beñat Larrory
2026/10/15 09:03

Üsatüzko formüla proposatüko dü alkarteak ebilaldi batekin ostirale arratsean Maulen. 7ak eta erditan. Bi proposamen izanen dira, ebilaldiarena 5kilometroz eta lasterkaldiarena 10 kilometrakoa. Ideia da gizonen inplikatzea ere. Hartakoz pyrenees chrono webgünean izena emaite ahal da. Neskenegünarekin Atharratzen da emanen hitz ordüa 10ak eta erditan. Hortarako turisma bulegoetarat deitü beharko da.

8 emaztetarik batek bularreko minbizia bizitzen dü eta 50 urtetarik aitzina da arriskü handiena. 10tarik 9 sanoki artattürik eta sendotürik dira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu