4. aldikotz baserritar aste ondar bat antolatzen düe Barkoxen

Aurten ostiraletik hasiko da Artzain soil dokümentala erakatsirik beitate arratseko 8 orenetan, lürrik gabe den artzain baten bizia jarraikitzen düana eta arrakasta handia bildü züana Maule Baitha zineman.

4. aldikotz baserritar aste ondar bat antolatzen düe Barkoxen
Baserritar aste ondarra Barkoxen.
Iulen Guiresse
2024/08/08 17:15

Neskenegunean goizeko 9etarik programazione berezia badate, zintzarradak aurkeztüko beidütüe etxaldez etxalde joaitez.

Ondotik ogia xohotik azietala nola egiten den erakatsirik date tresna zahar zonbaiten aurkezpenarekin ere.

Arratsan artzainen aiharia izanen da, 15 eurotan, leküko ekoizpenekin eginik dena. Aihariarentako izena eman behar da urte oroz beterik beita 06 86 26 54 20 zenbakiala.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu