4. aldikotz Peliküla festibala antolatzen du Pitxuk

Lehen urteetan Günean egiten bazüen festibala, urtarrilatik düen lokalean, Zinka ohian, igaranen da aurtenko edizionea.

4. aldikotz Peliküla festibala antolatzen du Pitxuk
Igaran urtean Günean egin zen festibala. PITXU GAZTETXEA
Iulen Guiresse
2026/10/02 11:38

Hebenko historia hobeki ezagützeko bena ere eüskarazko film proposamen zonbaiten egiteko helbürüarekin dütüe hitz ordü horik emaiten üsü errealisatzaileak kümitatzez.

Aurtenko programan : Non dago Mikel,  Dombas gerra europaren bihotzean, Norabidean edo ere Nun habil perkain filmak erakatsirik dirate.

Lehen hitz ordüa igante hontan 5 orenetan emanik da Pitxu gaztetxean. Non dago Mikel filmaren ondotik kontzertü bat proposatürik dateküalarik.

Interesgarri izanen zaizu