(Xiberoa)

50 urte ospatzen dütü Mauleko Roman Sports saltegiak

Kiroleko jauntsi, oski eta beste saltzen dütü Mauleko Roman Sports saltegiak. Ürrieta hontan 50 urte ospatzen dütü hainbat opari eta hitzordüen bidez. Bestalde 50 urtez zer kanbio ikusi düen eta geroa nola prestatzen düen aipatzen dügü aita-semeekin.

50 urte ospatzen dütü Mauleko Roman Sports saltegiak
Jean Bernard eta Bertrand Perez Roman Sport-eko nausiak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/10/15 11:06

Mauleko Victor Hugo karrikako Roman Sports saltegiak bere 50 urteak ospatzen dütü ürrieta hontan. Horren kari hilabete osoan hainbat hitzordü edota jokü antolatüko dütüe heien partaideen lagüngoarekin, orotara 20 bat sari badiratekilarik irabazteko. Gük ere Xiberoko Botzan Mauleko errügbi partidentako 5 leku irabazaraziko deiziegü horier eskeer, urte osoan etxeko partida batentako egarten ahal dükezüena, baita Barkoxe-Mendikota ta beste taldeentako ere bai.

Jakin 20 sarien irabazleen ezagützeko ürrietaren 28an eginen düela txotxen tiratzea eta 30ean oparien partekatzea.

Ürrietaren 23an bestalde, Millet markako ordezkari bat jinen da galtoer arrapostü emaiteko, arren nahi dena hüilantzen ahalko date.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu