Asteartean Biarno eta Xiberoko 500 jente beno haboro bildü dira Olorueko ospitalearen süstengatzeko, langileek egoera gero eta txarragoa dela salatzen beitüe. Langileak, heien hitz hartzea eta xiberotar elibat entzüngei.
Asteartean 500 beno jente haboro bildü dira Olorueko ospitalearen süstengatzeko. Ospitaleko langileen CGT sindikatak ehortzeta baten maneran deiadarra jo dü, orai arte ez beitziren zinez entzünik izan. Langilegoa galtzen düela, erretretara joaiten diren hanitx ez direla ordezkatürik, sos eta ahal gero eta gütiago emanik direla, baldintzak gero eta txarragoak direla salatü ondotik, esperantxa ütürriak ere emanik izan dira. Hala nola bedezi edota langile zonbait jin berri direla eta talde hon bat direla erranik izan da, besteak beste. Bestalde jenteak ez direla lotsatü behar eta ospitalea erabili behar düela erran düe jenteer.
bildüma llabürra:

Biarno gainekaldea eta xiberoko 55.000 herritarren eremüko jenteak orano ürrünago joan behar beitirate osagarri arrenküren artatzeko. Barnekalde hori bizi dadin zerbütxü hori beharrezkoa dela zioien idazkietan ere.
Azpimarratzekoa laborarien Confederation Paysanne syndikatüko hainbat laborarik jateko eta edatekoa eskentzen züela leküan berean.
CGT sindikatüko bozeramailearen hitz hartzea: