67 haurrek Eperra ikastolako bidea hartü düe atzo

Abantxü nigarrik gabe iragan da atzo Eperra ikastolako lehen egüna. Erran behar da, azken urteetan ikastolan batzarri berezia egiten düela lehen egünean kafe eta biskotxekilan, burasoek haurrer agurra goxoki egin dezen.

67 haurrek Eperra ikastolako bidea hartü düe atzo
Eperra ikastola prest da ikasler batzarri egiteko. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/09/02 15:14

16 gazteko saldo batek ikastola ützi bazüan igan bedatsean kolegiolat joaiteko, aurten 9 haurrek haien sartzea egin düe. Eperra ikastolan kopürüak egonkor badira ere, urtez urte demografiaren apaltzea senditzen da beste eskoletan bezala.

Bestalde ekipa pedagogiko berri batekin abiatzen da ikasturtea, Annie Aguer andereñoak Xiberoko ikastoletan igaran ebilbide lüze baten ondotik erretreta hartü beitü. Kattin Galant Barkoxtarrak dü erreleboa hartüko, bai Eperra ikastolan bai eta ere Basabürüko ikastolan.

Hiru urtekal Sohütako ikastolak xede berezi bat eramaiten dü ikasleekilan. Igan urtetik Eüskal herria eta eüskal herritarren ezagütza süstatzen dütü. Hartako igan urtean Nafarroa deskubritü bazüen ikasleek, aurten Bizkaia eta Arabako bazterrak, ekonomia, eüskalkia eta üsantxak ezagütüko dütüe.

Interesgarri izanen zaizu