(Ipar EH)

6.7 milio euroko salmentak CAOSO kooperatibaren 80 urteen ospatzeko

Iragan ostiralean Gamia ostatüan ospatü düe urtebürüa 150 bat kideekin. Biltzar nagusian urteko bilan baikorra egin düe Españako merkatüa prezio honekin igaran delarik. Bestalde ardi ilearen sailaren indartzeko langile berri bat bildü düe ere, 7.a.

6.7 milio euroko salmentak CAOSO kooperatibaren 80 urteen ospatzeko
CAOSO kooperatibako 150 bat kide hor ziren Gamian iragan den biltzar nagusian. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/10/13 07:23

Laborantxako CAOSO kooperatibak osagarri honean ospatü dütü bere 80 urteak. Iragan ostiralean beterik zen Gamia ostatüan egin dü bere biltzar nagusia 150 bat kideren presentziarekin. Düala 80 urte ardi ile salmentarentako sortü zen kooperatiba, 70. hamarkadaz geroz merkatü hori apaltzez joan delarik. Aurten sail horren garatzeko langile bat hartü düe.

Axuria prezio arras honean saldü züen iragan urtean, eta Españan süstut. Horri esker laborarier sos haborokin bat emanik izan zaie, eta sos parte bat ere baztertü düe zer hel ere ezbehar bat agitzen bada erreserba baten ükeiteko gisan.

Horiek hola oraiko egünean CAOSO kooperatibak 360 laborari kide edo parteliant dütü, 7 langile eta urtean 6.6 milio euroko salmentak bürütü dütü.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu