Janna Idiart Davant garai hartan Parisen egon da eta güne horren sortzean parte hartü dü züzenki, izenpetzez.
Hebenko jente andana bat joan badira XX. mente osoan Parisera, 1956an baizik ez da sortü hanko eüskal etxea.
Euskaldün gazteriatik sortü zen (Jeunesse Agricole Catholique-en adar bat), hebenkoentako biltzeko güne bat izateaz gain, alkarlagüntzeko erreferentzia bat izan da beti.
Egünko egünean jarraikitzen dü helbürü honekilan. Azken urteetan adibidez ikasleentako lo egiteko güne bat proposatzez. Bena hortaz gain aktibitate kültüral andana bat antolatzen dütüe, izan hebenko talde jinaraztez edo ere hen arteko ekimenak antolatzez.
Ospakizün handi bat egin düe ürrieta hatsarrean urtebürüaren ospatzeko. Hortaz baliatü gira Ürrüstoi-Larrabilen bizi den Janna Idiart Davant-ekin elestatzeko, sortzean parte hartü beitzüan.