(Xiberoa)

8.aldikoz aüzapez date Jean Pierre Arantchiague Ainharben

Ainharbeko kontseilüan ez date kanbiorik haütetsiek galteginik aüzapezak segitüko beitü ardüren eramaiten. Hautetsi oroek jarraikitzen düe salbü bi emazte gehitüko direla parekotarzünaren errespetatzeko.

8.aldikoz aüzapez date Jean Pierre Arantchiague Ainharben
Jean-Pierre Arantchiague Ainharbeko auzapeza. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/01/28 12:07

8.kargüaldi batentako abiatüko da Ainharbeko aüzapeza. 76 urtetan Jean-Pierre Arantchiague merak bere leküa ützi nahi bazüen ere, bai kontseilükoek baita herritarrek galdeginik jarraikiko du mera gisa. Beste haütetsi güziek jarraikitzen düe, bi emazte gehiagorekin  parekotarzuna errespetatüko düelarik.

Ondoko xede nagusia düe komun/komitate püblikoak baita gazte eta ihizlariendako güne baten eraikitzea. Hortaz gain petankan aritzeko eremü bat eta haurrentako txostakagia bat ere eraikiko dütüe, horiek oro 200.000 euroendako. Xedea abiatürik bada, horren bürützea düe helbürü nagusia.

Oritaraz dezagün 131 herritar direla Ainharben, 25 etxalde eta 14 haurrekilako gela bakotxeko eskola bat badüela orano herrian

Interesgarri izanen zaizu