Zabaltze gaüaldi eta Mauleko besteen ondotik, lehen bi aste normalak igaran dira Gozategin.
Ostatüak, konzeptü berri bat proposatzen dü ; eramaiteko parada, self zerbütxü, "snack", büfet libre, pizza eta burger gaüez ... Nahiz eta antolakuntzaren aldetik gogor izan den, Gozategiren lehen gaüaldiak ontsa igaran dira eta bilan hon bat elki da. Animazione ezbardinak proposatzeko xedea düe urtean kurtsian. Espero düe ere bai setemetik aitzina, egüerdiez jente haboro hüillantüko dela, gaüez ostatüa ontsa beterik delarik.