Adimen Artifiziala geroago eta haboro erabilirik da gure üngürüan

Adimen Artifizialen artean, haboroenik erabilirik direnak, ChatGPT, Claude AI, Google Gemini eta Microsoft Copilot dira.

Adimen Artifiziala geroago eta haboro erabilirik da gure üngürüan
Adimen Artifiziala geroago eta haboro erabilirik da. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/08/27 09:20

Heltübada ohartü zide düala aste zonbaiteko kanbio baten ondorioz, Google erabilten badüzüe (Frantzian erabilzaleen %88a eta Espanian erabilzaleen %91a) ikerketa baten egiteko Adimen Artifizialak emaiten düan arrapostü bat da lehenetsirik. Entrepresa honen politika berria da eta horrek ondorio desbardinak ekarten dütü : Lehenik aldikal txerkatzen delarik zerbait enerjia hanitxez ere haboro xahützen da Adimen Artifizialaren erabilteko beharrezkoa beita. Bestetik erabilzaleak hanitxez ere gütiago joanen dira webgüne barnetara, AA-k bildüma bat egiten beitü eta informazionea emaiten. Bena informazionea ez da beti xüxena. Arrapostüen kasüen %30eta %60a artean informazione faltsü bat badü phürü. Jakin ez badüzüe erabilteko gogorik, ezarpenetan elkitzen ahal da funtzionalitate hau.

Antton N teknologia erakaslearekin xehetarzünak bildü dütügü.

Interesgarri izanen zaizu