Adimen artifizialak lan mündüan azkarki sartürik dira

Egünoroztakoan ofizio güzietako enpresek IA baliatzen düe haien lana aisatzeko. Horrek denbora irabaztea ahalbidetzen badü, diskriminazioneak, datu pertsonalen ezkapatzea eta lanbideen desgertzea ondorioztatzen ahal dütü.

Adimen artifizialak lan mündüan azkarki sartürik dira
Florence Saubatte, IA ambasadorea. FLORENCE SAUBATTE
Inexa Decung
2025/10/02 11:18

Mailer ihardesteko, dozierren betatzeko edo orano lanpostü batetako hautageien profilen haütatzeko, enpresek IA edo adimen artifiziala geroz eta haboro baliatzen düe. Horien baliatzeko ODACE mintegiak formakuntza bat proposatzen dü jüstoki Xiberoko enpresa bürüer ürrietaren 7an. Frantses gobernamentüak IAren baliapena zabaltü nahi lüke enpresa ttipi eta ertainer konpetitibitatearen izenean. 300 bat IA ambasadore izentatüdütü hartako lürralde osoan.

Momentüko inkesten arabera, IAk ez dü lanpostürik lanjeran ezarten bena lanbideetan eginbeharren %10-13 azkarki kanbiatüko lüke. Halere kezkak agertzen dira lan berezi zonbaitentako : grafistak eta administrazio lanak adibidez. 75 milioi lanpostü automatizatürik izaten ahalko dira geroan. Bestalde, IA sorzaleak gehien handian gizon xuri aberatsak beitira, haien programek diskriminazioneak handitzen dütüe. Amnesty international organismoak salhatü dü adibidez langile berri enplegatü nahi delarik IAren baliapenak emazteak baztertzen dütüala lanpostü gorenetarik.

Interesgarri izanen zaizu