Urte oroz Collectif souletin alkarteak dü antolatzen hainbat alkarteerkilan (Xiberoko osagarri taldea, Rénovation alkartea...). Azken aldietan bezala LARPS-eko sozial saileko ikasleak ere parte hartüko düe.
Aldi hontan Atharratzeko eta Mauleko adineko etxeetan 2 momentü antolatürik dirate non eta gazteek erresidenteak galtozkatüko dütüen. Momentü horietarik idatzi bat elki gei duelarik ondoko asteetan.
Ürrietaren 13an “ Dans la cour” filmaren ondotik Zine eztabaida bat proposatürik date. Leonie Etxeto Renovation alkarteko kideak du animatüko hau suizidioaren prebentzioko alkartea delarik.
Egitaraua :
Ürrietaren 2an : LARPS-eko ikasleak joanen dira SSIAD-k dütüen pazienten etxeetan.
Ürrietaren 7an arrestiko 2ak30tan belaünaldien arteko loto bat eginen da Atharratzeko zahar etxean LARPS-eko 2.ekoekin.
Ürrietaren 9an arrestiko 2ak 30tan 21 ikasle joanen dira Mauleko zahar etxea bisitatzera.
Ürrietaren 13an Gaüko 8etarik goiti : Dans la cours filma eta ondotik eztabada Renovation alkarterekin.