(Xiberoa)

Agosti Xaho eta abertzaletarzünaren sortzeaz bideo bat elki da

Ziliport izeneko hedabideak sortü dütü abertzaletarzünaren historia bideo horiek. Bertan Txomin Hiriart Urruty, seaskako historia erakasleak, bere jakintzak partekatzen dütü pertsona eta mogimentüen aipatzeko.

Agosti Xaho eta abertzaletarzünaren sortzeaz bideo bat elki da
Agosti Xahoren potreta. XIBEROKO BOTZA
Haitz Capot Thornary
2025/08/21 17:53

Agosti Xaho lehen abertzaleetako bata izan zen. Hura ohartü zen gerla karlisten denboran, Eüskal Herrian, demokrazia bazela frantses iraultza izan aitzin ere. Eta horrentako, pentsatü züan jentea hezi behar zela burgesiaren kontre, eta hori, eüskaraz. Beste hiru pertsonek bere ondotik, “Euskal Pizkundea” sortü züen. Dabbadie, Jaurgain eta Kanpion izan ziren kültüra, politika eta herria eta hizkuntzaren eramaileak. Jaurgainek idatzi züan libürü batetan agertü zen lehentze “zazpiak bat” erranaldia.

Bideoaren ikusteko : https://www.youtube.com/watch?v=XnAZTr7PXds

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu