Xiberok dantza eskolak biltzen dütüan alkarteak ikusgarri handi bat prestatzen dü bedatse hontako, bena ez dütüe beste xedeak bazter üzten.
Dantza eskoletako gazteen gana hüllantü dira Aitzindariak elkartekoak inkesta baten eramaiteko gazteen nahiküntüa zer zen jakiteko. Hortik taldeak oro nahasten dütüan ikusgarri baten sortzeko beharra eta nahi agertü da. "Aitzina biga" ikusgarria emanen da ordüan 2025ko apirilaren 19an Maulen. Ondotik, Miarritzen, Arrasaten, Irunan eta Atharratzen emanen düe.
Alkarteak beste lanetan jarraikiko dü, formakuntzak eta haurrentako dantzan üngürüan aktibitateen proposatzez.