Aitzina Maule zerrenda ofizialki aurkeztürik izan da Maulen

Martxoaren 15 eta 22an igaranen diren herriko hauteskundeentako lehen zerrenda bat aurkeztürik izan da Maulen.
Hirugarren aldikotz da aurkezten Beñat Elkegaray, hontan eskertiarrak eta abertzaleak bildü nahi dütü.

Aitzina Maule zerrenda ofizialki aurkeztürik izan da Maulen
Aitzina Maule zerrendako kide haboxienak Pilla-enean igaran ostiralean. Xiberoko Botza
Iulen Guiresse
2026/01/12 16:17

Xede nausietan, Mauleko plazan aterbü baten egitera aipatürik izan da, Mauleko ospitalea Baionakoarekin lotzea, edo ere finantzen sanotzea.
Hen ustez ere eüskarari behar düan leküa eman behar zaio, nahiz eta Maulen eüskaldünak minoritate bat diren, berezitarzün hau biziaraztea ezinbestekoa dela dioie.
Hortaz gain jadanik martxan diren Eüskal müseoa eta espartinaren interpretazio günearen beharra azpimarratzen düe, jenteen jinarazteko, lürraldearen erakargarritarzünarentako beharrezkoa beita hen arabera.

Ez bada ofiziala ere segürre Maulen azken 3 hauteskundetan bezala beste bi zerrenda aurkeztüko dira, Louis Labadot-k komünistekin aurkeztü gei düala erran beiteikü. Aldiz düdak badira etiketa gabeko hirugarren zerrendarik badateküan eta ea Mixel Etxebest-ek düanez eramnen azken hauteskundetan bezala.
Dena den zerrenden aurkezteko denbora bada, hau egiten ahal beita barantailaren 26a arte.

Interesgarri izanen zaizu