Alexandre Etxebehere 21 urte eta jadanik lehen ürratsak TOP14ean

21 urte eta jadanik top 14ean lehen ürratsak eginik. Alexandre Etxebehere mendikotarrak etapak gainditzen dütü ürratsez ürrats Section Paloise Paueko taldearekin.

Alexandre Etxebehere 21 urte eta jadanik lehen ürratsak TOP14ean
Alexandre Etxebehere Mendikotarra
Beñat Larrory
2026/02/09 09:18

Xiberotar oinarriak bost partida jokatü dütü sasu huntan experientzia hanitx galtegiten düan eskerreko oinarri bezala. Esperantxa gazteen taldetik jauzia eginik, orai nahi lüke jarraiki bide honean. Bere kontratüa sasu ürrentzean ürrentzen bada, bide hunean lizate jarraikitzeko txapelgoako talde azkarrenetarik den Pauekin. Harekilan aprtekatzeko parada üken dügü.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu