Alkartebürüez kanbiatzea, obrak, logo berri bat…. kanbimen hanitx badate Xiberoko botzan

Igan ostiralean, Xiberoko Botzako biltzar nausian, Allande Erreçarretet lekükoa Johañe Bordaxari iganari deio.

Alkartebürüez kanbiatzea, obrak, logo berri bat…. kanbimen hanitx badate Xiberoko botzan
Xiberoko Botzako administrazio kontseilüa eta langileak. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/06/17 15:32

Aurten Haur kantu txapelketako erdi-finala eta finala antolatzeaz gain, Xiberoko Botzak sos biltze kanpaina bat abiarazi dü bere egongia berritzeko. Üztailaren 6tik aitzina, zoladüra, berogailüak, plafua, isolazionea, sükaltea, komitateak… denaren arregiteko xedea da. 2025-2026ko ikasturtearen berritarzuna izan da ere gure webgüne berriaren estreinatzea eta bideogintza aldetik bideo erreportajeen abiaraztea.

Bestalde 15 urtez Allande Erreçarretek badü alkartebürü kargüa joanarazi, Johañe Bordaxarri lekükoa iganarazi deio. Nahiz eta sos bilana aurten baikorra izan, beste alkarteen gisan, lagüngoa püblikoen apaltzeak arrenküragarri izanen dira geroarentako.

Interesgarri izanen zaizu