Neskenegün goizan Maulen Alkarteen Egünean hainbat jente hüilantü da alkarteen ezagützeko. Alkarteek Xiberoko bizian lekü handia düe, azken urtetan pairatzen dütüen arrenküren aipatzeko parada üken dügü oren erdi bateko xüxenezkoan.
Alkarteek pairatzen dütüen arrenküren partekatzeko parada eskeini dü neskenegün goizan Maulen iragan den Alkarteen Egünak. Azia, Barkoxe bizi, Xiberoko kolektiboa ta Berritza alkarteek Xiberoko alkarte hanitxen ezagützeko hitzordü bat antolatzen düe urte oroz, baita horietan sartzeko manera emaiten ere bai.

Aurtenko berritarzün bat izan da leküko irratiek bakotxak mahain üngürü bat antolatü dügüla. Oren erdi batez beren errealitatea partekatzeaz gain, behar bat azpimarratü düe: ikustez sos arrenkürak handitzen direla, alkarteak jüntatü behar direla alkarlan baten eramaiteko eta alkarrekin elkigia edireiteko.
Emankizün osoa: