Xiberoko lür amankomünen kudeaketaz ikerketa bat egiten dü antropologo batek.
Azken bi urteetan gure bortüetan kuritü da Alys Cretier Xiberoko olhen eta bortüen antolaketaz haboroen jakiteko. Hots, ardien zaintzea nola antolatzen den, bazka güneak nola hautatzen diren etab… Mündüko bortügüne hanitxetan lur amankomunak atzamaiten ahal dira, erran nahi beitü günea amankomünean kudeatzen duela parteliantek. Alys Cretier, Arpitania edo Val d’Aoste-eko ikerlariak, bere tesia hortaz egiten dü Xiberoan eta esplikatü deikü zentako bereziki bortügünetan existitzen diren halako sistemak. Halere modernitateak eta kanbiamen klimatikoak ekarri kanbiamenek ondorio badüe üsnatxetan. Momentüko bere ikerketaren hatsarrean balin bada, ondoko urteetan bere analisiaren berri emaiten ahalko deikü.