Idorteak ondorio franko badütü sail desberdinetan : laborantxan, bortükan, hur aktibitatetan bena ere amuarrain hazkuntzan.
Aldebatetik, hur heina apaltü da bai ühaitzean eta ondoko erreketan, eta besteetik hurraren tenperatürak azkarki goratü dira. Horik orok amuarrainaren bizi baldintzak kaltetzen dütü.
Ligiko Zulzelgako kartielean den Truite des torrents enpresan adibidez, hurasketan heltzen den hur ixurria 200m3 tik 70m3 eat igan da eta hurraren tenperatüra 17 ozketik 20etarat. Horren ondorioz, amuarrainak ez dira ontsa bazkatzen ahal oxigeno mentxa beitüe.

Üda hontan ordin produkzionea eküatürik da eta hurasketan baratzen diren arrainak baizik ez dütüe saltzen. Geroarentako arrenküratzekoa bada ere, manera artisanalan jarraiki gei dü Arnaud Peillenek, turbinak instalatzez oxigenoa mekanikoki ekarteko eta hurasketarik elkitzen den hurra berbaliatzez hur ixurria emendatzeko.

