Animazione berriak turisma sasu honentako

Bisitazaleer batzarri egiteko animazione berriak pentsatü dütüe Xiberoko turisma bulegoan : ebilaldi, bizikleta ebilbide, jokü, atelier...

Animazione berriak turisma sasu honentako
Sandrine Bigé eta Yuna Etcheberri, Xiberoko turisma bulegoko langileak. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/07/02 11:36

Üda hatsarrea da eta turismako langileak prest dira kanping, artepetxe, ostatü eta hoteletan hürrüntik edo hüllanetik horra diren bisitazaler batzarri egiteko.

Xiberoa eta bere üsantxak ezagütarazi nahian Xiberoko turisma bulegoak xede berriak plantan jarri dütü. Horietan : bizikletaz egiteko ebilbideak aplikazione batetan, pintxo eta biskotx atelierrak, jokü, altxor txerkatzen ebilbideak familientako…

Bestalde Txiktxakek autobüs linea bat plantan jarri dü Mauletik Iratiat Holtzartetik igaitez eta etxoletarik Garaziat ere juiteko posibilitatea badate.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu