Aragiaren merkatüan kanbioak ikusten dütü Axuria Sohütako laborarien kooperatibak

Bazkoko sasua beti hain inportanta da Axuria kooperatibarentako. Aspaldiko üsantxa da ostatüetan eta familietan axurkiaren sükaltatzea bazkoko. Horri esker ekonomi oso bat indartzen da barnekaldean eta partikülarzki Xiberoan.

Aragiaren merkatüan kanbioak ikusten dütü Axuria Sohütako laborarien kooperatibak
Alain Lasserre Axuria kooperatibako presidenta
Beñat Larrory
2026/04/29 09:08

Sohütan den Axuria kooperatibari esker kartieleko laborariek beren axuriak saltzen ahal dütüe prezio hunetan. Azken urte horietan presiski aragiaren prezioak azkarki emendatü dira. Prezio hobe bat laborarientako baikorki ikusten dena bena beste arrenkürarik ekarten. Bestalde, müga batetara heltürik direla uste düe kooperatiban prezioaren aldetik. 10500 bat axuri saldü dütü hamabost egünez kooperatibak. Bazkokz eta natibitatez dira egiten saltze inportanteenak axuriarentako.

Interesgarri izanen zaizu