Buenos Aireseko Fernanda Laguna artista feministaren jitearekin, feminista banderola atelier bat, filma hedatze bat eta erakuska bat proposatürik zaizüe aste hontan Artetxen.
Fernanda Lagunak « ni una menos » mugimentüan parte hartü züan eta bere artea militantzia politiko gisa ikusten dü. Hartako xiberotarrekin partekatzeko gogoarekin hüllantü da Atharratzeat. Banderola atelierran parte hartü nahi badüzüe Artetxeat hüllantzen ahal zide bihar eta etzi. Ostirale arrestitan 17 :00etan Fernanda Lagunaren filmaren ikustea jiten ahal zide eta neskenegünean 19 :00etan erakuskaren estreina eginen da. Ondotik bi taldeen kontzertüen behatzeko parada dükezüe « Goal perdant » eta « Katadioptr » dj-a. Gaüaldi osoan ogitartekoak argentinar maneran eta edateko ere. Ondotik erakuska azaro hatsarrea arte ikusgei dükezüe.


