(Xiberoa)

Arranoaren Luma libürüarekin Xiberoko 19.mentean barna bidajatü

19.menteko xiberoan emazte batek pairatü bortizkeria kontatzen dütü Idoia Fraile Ugalderen azken eleberriak, xiberotarra eta eüskara batua üztartzen dütü 500 bat hollako libürü honkigarri batetan.

Arranoaren Luma libürüarekin Xiberoko 19.mentean barna bidajatü
Idoia Fraile Ugalde idazlea. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/05/28 17:11

19.menteko xiberoan emazte batek pairatü bortizkeria kontatzen dütü Idoia Fraile Ugalderen azken eleberriak, hots “Arranoaren luma”k. Düala 30 bat urte andereño gisa xiberoko basabürüala jin zen idazlea. Xiberoak baikorki hanitx markatü bazüen, emazteen egoera Errenterian beno mente bat gibelago ediren züen.

Istorio llabürren idazteko ohidüra badü, aldi hontan kasik 500 hollako libürü bat idatzi dü, jakitez hatsarrean doble lüzeago zela. Elkar argitaletxeak lagüntü dü llabürtze hortan; eüskara batuaren eta xiberotarraren presentzia beharrezkoa zela azpimarratzez.

Horiek hola 8 urteko lan baten ondotik Arranoaren luma argitara elkitzen da Elkar-ek argitaratürik.

Alkarrizketa osoa:

Libürüa gure joküetan irabazgei da!!

Interesgarri izanen zaizu