Igan ostegünean kontseilü aski anple bat izan behar zen erabaki minberatsü gabe, bena oposizionen galtoen denboran tentsioneak agertü dira.
Aitzina Maule taldeak San frantses kolegioaren saltzeaz LIDL-i herriko etxearen posizionea jakitea galtatü dü, les Events günearen berritzeaz, Agerriako lürretan etxebizitza xedeaz eta Mauleko ospitalean 4 postüen galtzeaz haboro jakin nahi züan. Güzi horientako arrapostü gabe baratü da. Xiberoko bidearen kontreko mozione bat agertzen bazen Aitzina Maulek jakinarazi dü ere izenpetüko düala. Auzapezak halako delibero bat aztertürik zatila azaroan ihardetsi dü.
Beñat Elkegaray :
Bien vivre à Mauléon taldearen aldia izan delarik, Frédéric Chalduk Colosse au pied d’argile alkartearen jinaraztea galtatü dü herriko eskoletan. Louis Labadot-k galteginik auzapez gisa izentatzez hari mintzatzean eta aitzin izan tentsionen ondorio, Frédéric Chaldu gela ützi dü.
Frédéric Chaldu :
Ondorioz hona Louis Labadoten arrapostüak :