Arte egonaldi bat Artetxen

Hamabi artista gazte egonaldiz dira Atharratzeko Artetxe artegünean eta urtarilaren 16an 17:00etan Piellenia ostatüan haien obrak erakatsiko dütüe.

Arte egonaldi bat Artetxen
Paueko arte ederreko ikasleak lanean Artetxean. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/01/15 15:21

Artetxen erakusketaz gain ikasleer batzarri egiteko xedea züen Elsa Oliarj Ines eta Bastien Cossonek. Aste osoan Paueko arte ederretako ikasleek Atharratzeko giroaz inspiratzen dira haien obren sortzeko. Pintüra, kolajea, marrazkia edo beste edozoin arte mota baliatzen düe. Lan horik presentatüko dütüe ondotik Piellenia ostatüan ostiralean. Estreinatzea 17 :00etarik aitzina date.

Interesgarri izanen zaizu