Artetxeko dagün erakuskan parte hartzen ahal düzüe

Igan üdan zabaltü zen Atharratzeko leheneko koperatiban Artetxe arte günea. Geroztik arte garaikideari lekü berri bat emaiten düe Elsa Oliarj Ines eta Bastien Cosson artistek.

Artetxeko dagün erakuskan parte hartzen ahal düzüe
Elsa Oliarj Ines Artetxe arte güneko junarazlea Calypso Debrot artistaren margoen aitzinean. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/05/27 11:01

Artetxen Bekat’uros LGBT festibaletik, komünitatearen üngürüko erakuska bat bada. Hontan Alain Girodik bere argazkiak erakusten dütü eta Nabarrenkoxeko Calypso Debrot artistaren bideoak, müral bat eta banderolak ikusgei dira Dom Campistronen testuek lagüntürik.


Üda hontako Boris Achour artistari konfientxa egin düe beste 12 artistekin artearen transmizionearen üngürüan hausnarketa bat eramaiteko. Entzünezko erakuska bat date.
Kaskoetan entzüten ahalko dütützüe jente zonbaiten kontakizünak maitatü düen obra bati bürüz. Hartako züen lekükotarzünak biltzen dütüe maiatzaren 31a arte idaztez : borisachour@gmail.com edo contact@artetxe.eus helbidetarat.


Bestalde, arramaiatzaren 21an müsikaren bestaren kari, Xavier Boussiron eta Txaptraxen kontzertüak dütüketzüe Artetxen berean.

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu