Artetxen negüko hilabete oroz kontzertü bat porposatürik date

Artetxe, La grande illusion eta Üztaldia alkarteak fisikoki üztartü dira Atharratzeko leheneko kooperatiban eta orai animazioneak porposatüko dütüe algarrekin.

Artetxen negüko hilabete oroz kontzertü bat porposatürik date
Elsa Oliarj Ines eta Bastien Cozon Artetxen. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/10/27 16:46

Helbürüa da astean zehar gaüaldi goxo baten proposatzea leküko mozkinekin eta artista desberdinekilan. Lehen hitzordüa emanik da astehartean ürrietaren 27an gaüko 20 :00etarik aitzina. Antoine Bellanger-ek bere projet berria aurkeztüko dü.

Bestalde Elsa Oliarj Inesetaz berri hartü dügu. Bere Txankun Txakür filmaren estreinatzea ondotik Donostiako zinemaldian, France 2-n Nortazünak bere seria hedatürik date laster. Hartako aitzin txestaldi bat proposatzen dü ürrietaren 30an Maule Baitha zineman 20 :00etan. Haurren bizipenetaz 3 epizodio egin dütü 50 minütakoak bakotxa.

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu