Artoan idortearen ondoramenak azkarrago laborantxa konbentzionalean biologikoan beno

Agorrilan arto xohoak hollitü balin badira, nekezia gütigo ezagütü dütüe biologikoan instalatürik diren etxalteek Allande Davant Ürrüstoi-Larrabileko laborariaren ustez.

Artoan idortearen ondoramenak azkarrago laborantxa konbentzionalean biologikoan beno
Allande Davant, Ürrüstoi-Larrabileko laboraria. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/09/02 11:26

Arto mota andana bat baldin badira, ekoizteko bi taldeetan sailkatzen ahal dira : konbentzionalak, pestizidioekin tratatürik eta hurreztatzeko beharra badirenak eta biolojikoak, hurreztatzeko beharrik ez direnak , belar txarren mozteko lan sorrarazten dütüanak. Biologikoan 70 kintal biltzen ahal da hektaraka, konbentzionalean doblea delarik.

Aldiz kanbiamen klimatikoa dela eta, biologikoa hobeki adaptatzen dela agertzen da, bere erroak sakonago joaiten beitira, eta kanpoko gehigarri hanitxen beharrik ez beitü.

Xiberoan geroago eta hazle haboro biologikoan dira : 2012an 10 bat balin baziren, egünko egünean 4 aldiz haboro dira eta geroago eta gazte haboro hortan instalatzen da. Frantzia mailan 4 instalazioetarik 1 biolojikoan eginik da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu