Arüen plantatüko da Martin, zühaingintzan

Martin, kinesiterapeuta zen bena COVIDan denboran ez züan lanik egiten ahal, ordüan laboranxarat bürüz üngüratü da.

Arüen plantatüko da Martin, zühaingintzan
Martin, Arüeko lürretan. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/08/07 15:55

COVIDan denboran, Martin hasi da laborantxari interesatzen eta Baxo profesional bat igaran dü batzezaintzan. 2023an formakuntza desberdinak egin dütü, eta hasi da plantatzeko xede baten antolatzen.

Ondotik Trebatu alkarteari esker, parada uken dü laborari etxetarat joaitea eta haren plantatzeko xedearen zehaztea.

Lurzaindia alkarteari esker, lürrak atzaman dütü Arüeko herrian. Lürrak partekatüko dütü beste bi laborariekin.

Lür horietan gei dütü frütü desbardinak lantatü: parte batetan frütatze soro bat egin dü sagarrekin, üdarekin eta mertxikekin, beste parte batetatan arragak ezariko dütü  eta azkenik lantaretegi bat eginen dü. Lehen frütüak lantatüko dütü dagün urtarilan eta nahi lüntüke lehenak saldü 2027an.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu