Xiberoan üsatüzko argazkien hartzetik beste herrietako berri emaiteko jauzia egin dü Mauleko Pierre-Alex Barcoïsbide argazkilariak. Aurten Filipinetan ebili da nun berriki lür ikara eta süte agitü diren lazgarriko itxesekin. Hanko berri emaiten deikü
Iragan urtean Pierre-Alex Barcoïsbidek lankiaz kanbiatü badü, Maulen gelditü da. Bena bada hainbat urte haboro bidajatzen dela sasu flaküenean izan bidaje humanitario gisa ala hedabide agentzia batentako erreportaje egiteko.
Aurten Filipinala joan da jüstoki setemere hontan berean lür ikara eta sütea agitü diren bi güneetan. Biak oso praube direlarik. Dagün urtarrilan arra joanen da ber herrietara ikustera zer diren ondoramenak.
Hanko bidajea nola igan den, jenteekilan nola harremanetan jarten den eta argazki honen hartzeko sekretuak salatzen deizku Pierre-Alex Barcoïsbidek.