Agorrilaren 6etik, 8rat animazione hanitx proposirik izanen dira Iratiko Etxoletan Irati Kantuz hitzordüaren kari.
Igan urtean, Kalakan taldeak kontzertü bat eman züan Iratin eta gaüaldi hori izigarri goxoa izan zen. Horrek gogoa eman dü Iratiko etxeletakoer beste xede baten antolatzea talde horrekin.
Xede horren helbürüa da hebenko eta hanko müsiken partekatzea eta bortüko jakintzen ezagütaraztea.
Programa aberats bat proposirik da asteazkenetik, ostiralealat:
Agorrilaren 6an, asteazkenean, gaüko 7orenetan, kantaldi bat antolatürik da Bercaitz anaiekin eta Iban Tutarekin. Ondotik, 9orenetan, Kantore aihari bat izanen da Iratiko ostatüan.
Agorrilaren 7an, ostegünean, 9h30tan, merkatü bat izanen da. Arrestitan 5ak aitzina, ardien ilhe moztüaren eta artzain txakürren lanaren demonstrazione bat ikusten ahalko düzie. Gaüan 7orenetan, Transhumance dokumentario hedatüko düe. Kantaldi batekin jarraikiko du gaualdiak: Kalakan taldea eta Lea eta Anuxkarekilan.
Agorrilaren 8an, ostiralean, gaüko 6 orenetan, artzainen leheneko joküen demonstrazione bat iantolatürik da Uharte Garaziko gain-ordokian. Salbatore kapelan urrentüko da gaüaldia Kantaldi batekin, 9orenetan, Ahotsez eta Canta de Gausas taldeekin.
Txalaparta ikastaldeak antolatürik dira egün oroz Kalakan taldekoekin goizanko 11 orenetan.