30 gazteekilan Atharratzeko besta batzordea forman da aste hondar hontako bestentako.
Aurten ere bai agorrilaren 20-tik, 23-ra iraganen diren Atharratzeko bestek programazione ejerra eta betea düe.
Urte oroz bezala gazna feidarekin hasiko dira bestak ostegün hontan Basabürüko hiribürüan.
Ostiralean pitxo gaüaldi bat eta dantza emanaldi desbardinak badirate : Atharratzekoak, Sohütako pastoralekoak eta Begiraleak (Donibane Lohitzüneko dantza taldea).
Badü orai urte zonbait kontzertü handi bat jinarazten düela eta aurten Modus Operandi taldea entzüten ahalko da Txingilika, Los Chuchos eta Andoni Oillokiegirekilan bateta neskenegünarekin.
Igantean ere Atharratze eta Otsagabiako dantzariak hor izan dira, züntzür bustitze, Lalak taldea, Pirtxilak eta Txar Txarangarekin batetan, joküak proposatürik dirate arresti osoan haurrentako.
Gaüko 10ak30tan toro de fuego izanen da. Jakin gaü oroz peña zabalik izan dela eta Dj Axeri zaharrak bazterrak berotüko dütüala.
Xehetarzün haboroen biltzeko, Atharratzeko besta batzordeko kideen gana joan gira.