4 sai desbardin igaiten dira Xiberotik

Txorien Babesteko Ligak (LPO) üztaila erditsütik setemearen 15 eala arte, astelehen, asteazken eta ostirale oroz proposamen desbardinak egiten dütüe püblikoari ornitolojiaren mündüaren ezagütarazteko.

4 sai desbardin igaiten dira Xiberotik
Sai Arrea Iratiko zelüan. LAURENT NAEGELE
Iulen Guiresse
2026/08/18 09:25

Astelehenez bortüko txorien ezagützeko elkaldiak, asteazkenez txori migrazaleetaz eta ostiralez saien ezagützeko ebilaldi bat antolatürik da. Probintzia hontan 4 sai espezie desbardin ikusten ahal dira : ügatza, sai arrea, sai motza eta sai xuria.

Idortearekin txori txipiek ondorioak pairatzen dütüe. Eta geroago eta gütigo ikusten dira ainerak bezalakoak adibidez. Txori migrazaleetan hegaldia bezalako sendatzeko zentroek 3000 sorbeltz arrunt lagüntü dütüe. Normalean ez badira pausatzen bide osoan, hor beroagatik edo hur mentsarengatik hanitx erori dira.

Babesteko politikak plantan ezarten direlarik aldiz espezie zonbait arrabiziarazten ahal dira. 1960an 16 amiamoko bikote (zigona) baizik ez baziren, plantan ezarririk izan diren babesteko politikeri esker egunko egunean 6000 bikote kontatzen dira espezie hortan.

Sari Xuria (Percnoptère d'Egypte) LAURENT NAEGELE

Sai Motza (Vautour moine) LAURENT NAEGELE

Ülantxak/Miruak (Milan) GUILLAUME LACOUR

Ügatza (Gypaète barbu) LAURENT NAEGELE

Interesgarri izanen zaizu